Klaretar
   TOKIA: Euskara
Berriak
Berriak
Agenda
Argazkiak
Estekak
Pastoraltza
GBP: Gazte bokazio pastoraltza
Parrokiak
Sortarazi
Kurkudi
Kristau Hezikuntza
Klaretar Ikastetxeen Idearioa
Gure Ikastetxeak
Ikastetxeetako irakasleen prestaketa
Irakasle berrien prestaketa
Klaretar anaidiei informazioa
Ipar Potosiko Misioa
Kokapena
Historia
Proiektuak
Ekintzak
Misio enklabeak

  icono titulo  AKASIO

“Klaretarren Misioa Bilbao-Riojako Herrialdean"

         1.- ACACIOn dago Lurraldeko Misioaren egoitza, Acacio Udalerriko bigarren eremuan. Lurraldeko hiriburua Arampampa da.

         2.- Hasieratik izandako misiolariak.

         A) 1971 urtetik 1979ra San Pedro Buena Vistako Klaretar Misiolariak urtean behin herrixka hauek bisitatzen zituzten: Acacio Churitaca eta Santiago, bertako jai egunotan hurbiltzen ziren(Tata Goralpena, Sta, Rosa Lima, eta Santiago Apostolua). Misiolari hauek: Jesus Morras, Jose Teodoro Crespo, Antonio Chocarro, Francisco Miguel Fuentes, Enrique Fernandez.

Aita Jose Ochoa ere T'oro T'orotik Arampampara joaten zen Abuztuaren 15ean herriko jaietara.

 

         B) 1979 urtean, Aita Jose Diez da lehenengo Klaretar Misiolaria Acacion bizitzen jartzen dena. 1980 urtean, bi dira: Jose Diez eta Enrique Fernández. Hurrengo urtetan Jose Antonio Bustamante eta Esteban Morras: 1993 urtetik 2006arte, Víctor Guerendiain egon da, Bolibiako Klaretar Ordezkaritzan 18 urte ondoren Misiora atxikitu zenean. 2003ko urria ezkero, Santiago Urkijo anaia ere Acacion da. 1997 urtetik aurrera, Acacio lurraldeko Klaretar Taldea erlijioso eta laikoetaz osatua da.

         3.- Pastoral Jarduera.

        Bilbao-Rioja Herrialde osoko herri eta herrixken parroki pastoraltza zaintzen dugu. 80 herrixka dira.

Jarduera hauek dira azpimarragarrienak:

         a) Urtero herrixka guztiak bisitatu, horietatik 24ra bat-batean hel gaitezke, besteetara eguneko ala aste osoko ibilaldia egin behar da.

         b) Nekazal Lider diren Heziketa eta Prestakuntza (katekistak), gizon nahiz emakume. Urtean 5 ikastaro dituzte, aste osokoak, Acacio Parrokiak duen Bertokoen Prestaketa Zentroan. Bataz beste: 50 partaide.

         d) Bertoko Emakumeen Sustapena. Urtean bost ikastaro, aste osokoak. Bataz besteko: 30 partaide.

 

 

 

         4.- "Aita Joan Ramon Alkalde" Nekazari Egoitza.

        1995 urtetik 1997 urtea artean "Aita Joan Ramon Alkalde” Nekazari Egoitza eraiki eta zabaldu zen, 50 gizon eta 50 emakumeentzat. Guztira ehun gazte. Arduradun talde batek zuzentzen du.

 

         5.- "Jose Rivera Koronela" Ikastetxea - FE Y ALEGRIA.

 

         1.997 urteko ikastaldia hasieran, gurasoak, Acacio Udalerriko agintariak eta beste zenbaitek eskatuta sortu zen. "Fe y Alegría" Hezkuntza Elkarteak eta Klaretar Misioak Hitzarmena sinatu zuten. Ordu ezkero, Klaretar Misioa Ikastetxeko lanetan ari da Potosiko “Fe y Alegría” Saileko Zuzendaria eta Acacio Udal Saileko Zuzendariarekin elkarlanean.

 

       2002 urtean, Klaretar Misioak eraikitako Ikastetxea zabaltzen da.

 

        Gaur egun 600 ikasletik gora du, hazkunde garaian dagoela. 2005 urtean Batxilergoko laugarren aldia burutu zen.

 

         6.- CETHA (Nekazal Zentro Tekniko eta Humanistikoa).

 

       Helduen Heziketakoa da, Acacio Udalerri Saileko Zuzendaritzari ebazpen ministeriala bitartez lotua. Ekimena Klaretar Misioarena izan zen. Klaretar Misioak eta Parrokiako Bertokoen Prestaketa Zentroak elkarlanean dihardute, Udalerri Saileko Zuzendariaren laguntzaz. Egun, 70 ikasle ditu. Aurten Batxilergoko bigarren aldia burutu da.

 

         7.- Udalerriko Erakundeekin Elkarlana.

 

       Klaretar Misioa Acacio eta Arampampa Udalerriko Erakundeekin jarraipeneko elkarlanean ari da: Alkatetza, Osasun arloa, Nekazari Federazioa, Hezkuntzarako Udalerri Saileko Zuzendaritza, eta Herrialdean iraunkorki lan egiten duten Gobernuz Kanpoko Erakundeak: Nafarroako Medicus Mundi eta CIPCA. Herrialderako garapen orokorra bultzatzeko asmotan.

 

         Informazioa: Aita. Victor Gerendiain.


 

Inprimatu  Bidali posta elektroniko bidez 


Castellano 
Euskara 
Nortzuk gara
Ongietorria
Claret Aita
Mariaren Bihotz Garbia
Gure historia
Non gaude?
Klaretar agirien liburutegia
Gobernu taldea
Klaretar Sendia
Claret Gaur
Aita Claret-en eragin espirituala Euskal Herrian
Hezikuntza
Heziketa iraunkorra
Heziketa taldea
Hezikuntzarako materialak
Proclade Yanapay
Nortzuk gara?
Helburuak
Balioak
Erakundea
Proclade Yanapai animazio taldea
Espiritualitatea
Igandeko Meza
Liturgia materialak
Claret Aitaren jaiotzaren bigarren mendeurrena
 Hasiera  Kontaktu   Orria gomendatu  Hasierako orri gisa jarri 
Copyright © 2005 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz v 3.1