Klaretar
   TOKIA: Euskara
Berriak
Berriak
Agenda
Argazkiak
Estekak
Pastoraltza
GBP: Gazte bokazio pastoraltza
Parrokiak
Sortarazi
Kurkudi
Kristau Hezikuntza
Klaretar Ikastetxeen Idearioa
Gure Ikastetxeak
Ikastetxeetako irakasleen prestaketa
Irakasle berrien prestaketa
Klaretar anaidiei informazioa
Ipar Potosiko Misioa
Kokapena
Historia
Proiektuak
Ekintzak
Misio enklabeak

  icono titulo  KONGREGAZIOAREN HISTORIA

KONGREGAZIOAREN HISTORIA

 

1. Sorrera

 

“Gaur obra handi bat hasten da” esan zuen Antonio Claret mosenak, bost apaiz gazterekin bilduta zela, Vic-eko Seminarioko gela txiki batean, 1849ko uztailaren 16an. Hitz horiexek abiarazi zuten Mariaren Bihotz Garbiaren Seme Misiolariak kongregazioa.

Clareten ekimena ez zen bat-batean sortua izan. Denbora luzean pentsatu zuen komenigarria zela, batetik, Ebanjelioa predikatzeko apaizak prestatzea, eta, bestetik, “bere espiritu berak” animatzen zituenekin biltzea, haiekin egiteko berak bakarrik egin ezin zuena. Katalunian eta Kanarietan misiolari ibiltaria izan zen, eta esperientzia hark garbi erakutsi zion herriak ebanjelizatu beharra zuela, baina ez zegoela lan horretarako prestatutako eta horretan aritzeko behar adina apaiz. Hala ere, Claretek berak onartuko zuen moduan, ez zen bere ideia izan eginkizun ausart bezain hauskor hura abian jartzea, Jainkoaren inspirazioa baizik: “Zer garrantzi izan dezake gu hain gutxi eta hain gazteak izanik?” galdetzen zuen Manuel Vilarók, Vic-eko Seminarioan bildutako apaizetako batek.

 

Jainkoagatik ez balitz, obra handi hori sorrarazi zuten egoerek porrotari bide emango zioten. Sortu eta 20 egunera, Kubako artzapezpiku izendatu zutela jakin zuen Claret aitak, eta onartu egin behar izan zuen, erresistentzia agertu bazuen ere. Kongregazioa Jainkoaren eskuetan eta sortzen lagundu zuen baten gidaritzapean geratu zen: Esteban Sala aitaren gidaritzapean, baina hau 1858an hil zen.

Une horretan, kongregazioa sortzen lagundu zuen beste batek hartu zuen zuzendaritza: José Xifrék. Claret artzapezpikuari Madrilera joateko dei egin zioten, Isabel II.a erreginaren aitorle izateko. Ordenako Buru berriarengandik eta misiolari guztiengandik oso gertu egoten saiatu zen: Kapitulu Nagusietan parte hartu zuen, Egoitza Santuak 1870eko otsailaren 11n (hil baino hilabete gutxi batzuk lehenago) onartutako Konstituzioak idatzi zituen, orientazioak eman eta diruz lagundu zuen beharren aurrean. Azkenik, bere Autobiografia ere idatzi zuen, Kongregazioarentzat eta Ordenako Buruak (bere zuzendari espiritualak) aginduta.

 

Proba berri eta larri bat izan zuen Kongregazioak. 1868ko iraultza zela-eta, Kongregazioa desagerrarazi egin zen legez, eta misiolari guztiek Frantzian hartu zuten babes. Claret artzapezpikuak ere erbestera joan behar izan zuen, eta hantxe hil zen, 1870ean. Lehen martiriaren garaia da: Francisco Crusats aitarena. Hala ere, sortzaileak ere harrotasun handiz ikusi ahal izan zuen nola eraikitzen ziren etxe berriak Espainiako hainbat lurraldetan, baita Algeriara eta Txilera ere iritsi zirela.

 

2. Kongregazioa hedatzen

 

José Xifréren agintaldiak 41 urte iraun zuen, 1858tik 1899ra. Bere aldia hasi zenean, etxe bat eta 10 lagun zituen Kongregazioak; hil zenean, berriz, 61 etxe eta 1.300 misiolari inguru zituen institutuak.

Espainian monarkia berrezarri zenean (1875ean), iraultzak kendutako etxeak berreskuratu ahal izan ziren, eta hedatze-epeari ekin zitzaion, ez soilik Espainian, baita Afrikan eta Amerikan ere.

Ekuatore Gineako, Kubako eta Mexikoko misioak nabarmentzeko modukoak dira. Misiolariek lan apostoliko, kultural eta sozial ikaragarria egin zuten; kasu askotan, gainera, ikaragarrizko sakrifizioak egin behar izan zituzten, baita misiolarien bizitzak sakrifikatu ere. Adibide moduan, hauxe aipa daiteke: Kubako lehen espedizioa osatu zuten 11 misiolarietatik 2 ez beste guztiak hil ziren uhartera iritsi eta egun gutxitan.

 

Kopurua handitzen ari zen eta horrek prestakuntza-zentroak ezartzea eskatzen zuen. Hedapen horren karira, beharrezkoa izan zen ongi gobernatu ahal izateko berrantolaketa juridikoa egitea.

 

3. XX. mendearen lehen erdialdea

 

Finkatze- eta hedatze-prozesua etengabea izan zen. Kongregazioa beste herrialde batzuetara ere hasi zen hedatzen eta Ebanjelioa predikatzen zuen, bai modu tradizionalean (herri-misioak eta gogo-jardunak), bai beste modu batzuetan; hau da, Kongregazioarentzat berriak ziren moduetan (irakaspena eta parrokiak). Aldizkariak sortu eta argitaletxeak ireki zituzten, eta guztia bat zetorren apostolu klaretar lumadunaren inspirazioarekin.

Ezin ziren falta izan, urte horietan ere, frogak eta sufrimenduak: Mexikoko Iraultzan (1927) Andrés Solá aita hil zen martiri. Espainiako gerran (1936) 271 misiolarik –aitak, anaiak eta ikasleak– ezagutu zuten martirioaren patua, besteak beste, Barbastroko 51 Beato martiriek. 1949an, Txinatik kanporatu zituzten misiolari klaretar guztiak.

 

4. Kongregazioaren lehen mendeurrenetik aurrera

 

1949an ospatu zen Kongregazioaren lehen mendeurrena; ordurako, 2.638 botodun eta 160 nobizio zituen. Kongregazioa nazioartean hedatuta zegoen, 25 naziotan, alegia, eta urte horretan bertan aukeratutako nagusi jenerala alemaniar bat izan zen: Peter Schweiger aita.

 

Antonio Maria Claret sortzailea 1950eko maiatzaren 7an egin zuten santu, eta hori gertaera historiko garrantzitsua izan zen kongregazioarentzat. Gizon baten santutasuna onartzeaz gain, Elizaren babesa ematen zitzaion Kongregazioaren lanari.

 

Garrantzitsua izan zen Vatikanoko II. Kontzilioa, ekarpen berriak egin baitzituen: kongregazioa berritu zen, klaretar nortasuna sakondu zen Elizaren barnean eta misiolari bultzada berri bat eman zitzaion. Berritze-prozesu hori jarraitu eta sendotu egin zen ondorengo urteetan, eta lan hori Kongregazioa Afrikan, Asian eta Ekialdeko Europan hedatzeko lanarekin batera gauzatu zen. Herrialde berrietan lekua egiteaz gain, lan-ildo eta jarduera pastoral berriak eraman dira aurrera: zentro biblikoak, herri-misio berrituak, zerbitzu espezifikoak kontsakratuentzat, bakearen eta justiziaren aldeko konpromiso zehatzak, sorkuntza babesteko konpromiso zehatzak, pobreekin, baztertuekin eta etorkinekin egotea, gizarte-komunikabideak eta erlijio arteko elkarrizketa sustatzea, bereziki.

 

1999. urtean, 150 urte bete zituen Misiolari Klaretarren Kongregazioak. Agindutako misioarekiko fideltasunaren bermea izan eta sufrimendua eta zoriona eragin dute Rohel Gallardo filipinar aitaren martirioak (2000ko maiatzean), munduko leku askotan urte horietan jasandako jazarpenek, bahiketek eta mota guztietako indarkeriak.

 

2001eko abenduaren 31n, kide ugari zituen Kongregazioak: 17 gotzain, 2.033 apaiz, 257 anaia, botoa egindako 598 ikasle eta 145 nobizio, 60 herrialde baino gehiagotako 451 komunitatetan banatuta.


 

Inprimatu  Bidali posta elektroniko bidez 


Castellano 
Euskara 
Nortzuk gara
Ongietorria
Claret Aita
Mariaren Bihotz Garbia
Gure historia
Non gaude?
Klaretar agirien liburutegia
Gobernu taldea
Klaretar Sendia
Claret Gaur
Aita Claret-en eragin espirituala Euskal Herrian
Hezikuntza
Heziketa iraunkorra
Heziketa taldea
Hezikuntzarako materialak
Proclade Yanapay
Nortzuk gara?
Helburuak
Balioak
Erakundea
Proclade Yanapai animazio taldea
Espiritualitatea
Igandeko Meza
Liturgia materialak
Claret Aitaren jaiotzaren bigarren mendeurrena
 Hasiera  Kontaktu   Orria gomendatu  Hasierako orri gisa jarri 
Copyright © 2005 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz v 3.1