Klaretar
   TOKIA: Euskara
Berriak
Berriak
Agenda
Argazkiak
Estekak
Pastoraltza
GBP: Gazte bokazio pastoraltza
Parrokiak
Sortarazi
Kurkudi
Kristau Hezikuntza
Klaretar Ikastetxeen Idearioa
Gure Ikastetxeak
Ikastetxeetako irakasleen prestaketa
Irakasle berrien prestaketa
Klaretar anaidiei informazioa
Ipar Potosiko Misioa
Kokapena
Historia
Proiektuak
Ekintzak
Misio enklabeak

  icono titulo  EUSKAL HERRIKO KLARETARRAK

EUSKAL HERRIKO KLARETARRAK

 

Euskal Herriko probintzia Nafarroako Foru Erkidegoak, Euskal Autonomia Erkidegoak eta Boliviako klaretar komunitateek (bost misiolari enklabe Potosiren iparraldean eta Mariaren Bihotza egoitza Cochabamba hirian) osatzen dute.

 

1968ko apirilaren 1ean, Gobernu nagusiak Probintzia berri bat onartu zuen (Leon), baita Gaztelako eta Kantabriako (egun, Euskal Herria) probintziak hein batean egokitzea ere.

 

            Gaztelako probintziari probintzia zibil hauek dagozkio: Avila, Soria, Segovia, Errioxa, Burgos, Kantabria, Palentzia, Valladolid, Madril, Toledo, Ciudad Real, Cuenca eta Guadalajara.

 

            Leongo probintziari probintzia zibil hauek dagozkio: Leon, Zamora, Salamanca, La Coruña, Lugo, Ourense, Pontevedra eta Asturias.

 

            Kantabriako probintziari (Euskal Herria) Arabako, Gipuzkoako, Nafarroako eta Bizkaiko lurralde historikoak dagozkio.

 

Fededunentzako eta Institutu sekularrarentzako Kongregazio Sakratuak berehala onetsi zuen eskaera, 1968ko apirilaren 6an. Aita nagusiak indarrean hurrengo egunean sartuko zela zehaztu zuen: apirilaren 7an. Data horrekin igorri zien komunikatu bat Gobernu nagusiak, Idazkari nagusiaren bidez, probintzialei eta probintziei. Komunikatu hartan datu hauek ageri ziren: lurralde mugen berregituraketa eta pertsonen eta ondasun materialen eta ekonomikoen norakoa.

 

Hauek dira Euskal Herriko komunitate klaretarrak:

 

ALDAPAKO SAN FERMIN, Iruñea (Nafarroa)Euskal Herriko Misiolari klaretarrek misiolarientzat duten laguntza-etxea da. Komunitate hau Aldapako San Fermin Basilikako kultuaz arduratzen da, eta baita beste zenbait zerbitzu pastoralez ere.

 

BILBO. Probintziako Kuria, Mariaren Bihotza eta San Rafael parrokiak, eta Klaretarren Teologatua.

1925etik aurrera da kuria; lehenik Gaztelakoa, Kantabriakoa 1950etik, eta Euskal Herrikoa 1980az geroztik.

San Frantzisko auzoko Mariaren Bihotza eliza parrokia da 1966tik. 1986tik, beste parrokia-konpromiso bat hartu zuten Misiolari Klaretarrek: Zabala auzoko San Rafael parrokia.

 

1986ko urriaren 24an, 25ean eta 26an ospatu zituzten, Bilbon, klaretarren ehun urteko presentziaren oroitzapenezko ekitaldiak.

 

AGURAIN. Komunitate klaretar hori, Elkarbizitza (konbibentzia) etxea zaintzeaz gain, Araia inguruko eta Aguraingo parrokietaz arduratzen da.

 

MARIAREN BIHOTZA, Donostia. Mariaren Bihotza Santutegia bere garaian San Inazio parrokiarena zen. Eliztarrak hobeto hartu ahal izateko, zatitu egin zen 1961ean; eta zati horietako bat guri egokitu zitzaigun.

 

70eko hamarkadaren hasieran, probintziak ikastola bihurtu nahi izan zuen eskola, hau da, euskaraz irakasteko leku. 1974. urtean hasi zen serio lanean, eta bi adar zituen: bat euskarazkoa, bestea gaztelaniazkoa. 1979. urte inguruan, euskarazko maila guztiak osatu ziren. Ikastola bihurtzearekin batera, ikastetxe misto ere bihurtu zen.

 

LARRAONA, Iruñea. 1970. urtean ekin zion bideari komunitate horrek, Unibertsitate Egoitzaz eta ikastetxeaz arduratzeko. Unibertsitate Egoitza 1977an Ikastetxe Nagusi modura onartu zen.

 

GASTEIZ. Komunitate hori arduratzen da Ariznabarrako San Pablo parrokiaz eta Mataukuko, Elorriagako eta Albeizeko landa-parrokiez.

 

ASKARTZA-KLARET, Leioa. 1975. urtean inauguratu zen ikastetxe hau.

 

BOLIVIA. 1968an, Kantabriako probintziak bide berri bati ekin zion, izaera propio eta guzti. Bolivian, berriz, Potosiko iparraldeko misioa izango zenari ekin zitzaion; lanaren ardura nazio hartako klaretarrei eman zitzaien.

 

1975etik, Misioa Euskal Herriko probintziaren eskuetan dago.

 

Etxeak

 

Une honetan, bi komunitate juridiko daude: Sakaka eta San Pedro de Buena Vista

 

Juridikoki bi komunitate badira ere, bakoitzak bere lan eremuak ditu:

 

            SAKAKA:                 Sakaka

                                         Karipuyo

                                         Cochabamba

 

            SAN  PEDRO:          San Pedro

                                       Akacio

                                        Toro-Toro


 

Inprimatu  Bidali posta elektroniko bidez 


Castellano 
Euskara 
Nortzuk gara
Ongietorria
Claret Aita
Mariaren Bihotz Garbia
Gure historia
Non gaude?
Klaretar agirien liburutegia
Gobernu taldea
Klaretar Sendia
Claret Gaur
Aita Claret-en eragin espirituala Euskal Herrian
Hezikuntza
Heziketa iraunkorra
Heziketa taldea
Hezikuntzarako materialak
Proclade Yanapay
Nortzuk gara?
Helburuak
Balioak
Erakundea
Proclade Yanapai animazio taldea
Espiritualitatea
Igandeko Meza
Liturgia materialak
Claret Aitaren jaiotzaren bigarren mendeurrena
 Hasiera  Kontaktu   Orria gomendatu  Hasierako orri gisa jarri 
Copyright © 2005 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz v 3.1