Klaretar
   TOKIA: Euskara
Berriak
Berriak
Agenda
Argazkiak
Estekak
Pastoraltza
GBP: Gazte bokazio pastoraltza
Parrokiak
Sortarazi
Kurkudi
Kristau Hezikuntza
Klaretar Ikastetxeen Idearioa
Gure Ikastetxeak
Ikastetxeetako irakasleen prestaketa
Irakasle berrien prestaketa
Klaretar anaidiei informazioa
Ipar Potosiko Misioa
Kokapena
Historia
Proiektuak
Ekintzak
Misio enklabeak

  icono titulo  BERESHIHT SEKULARREN TALDEA

Hebraiera zaharrez Genesiaren lehenengo hitza da; “hasieran” da Bereshit hitzaren esanahia. Bereizpen aldia bukatu eta taldea klaretar sekularren mugimenduan txertatzerakoan aukeratu zen izen hori.

 

Taldearen sorrera 1991ko irailaren 23an izan zen, A. Fernando de Villak deituta. Asmo hark 10 kide bildu zituen. Garai haietako oroitzapenen artean elkarraldiak azpimarra daitezke, eta taldearentzat giltzarri suertatu zen Vic herrira joan eta han ospatutako “Claret antzeko ebanjelizatzaileen” bilera. Bakartegun eta elkarraldiak egiten ziren, alde biko elkarraldiak: prestakuntza eta jai girokoak. Prestakuntza eta bereizpena bidez, sei urtetan zehar landu zen elkarte izatea, 1991ko irailaren 23tik 1997ko azaroaren 14raino. Orduan eskatu zen Klaretar Sekularren Mugimenduan txertatzea. Lurralde kontseiluak 1997ko abenduaren 13an onarpena ematen zuen. Elkartea zabaltzen hasi zen, parrokietako betebehar zehatzak eta auzoan ebanjelizatze zein sozial arloko zereginetan parte hartuz.

 

Mugarri izan zen 1996ko otsailaren 12an talde izatetik elkarte bilakatzeko hartutako erabakia, Bereshit izenpean. Klaretar Sekularren Mugimenduan (KSM) behin betikoz txertatzeak kide batzuen desadostasuna eta uztea behartu zuen, Klaretar Sekular gisa 6 kide geratuz.

 

Ordu ezkero taldea bikote batek utzi du, eta beste bat bizitzera Granadara joan behar izateagatik. Hauek KSM-an dihardute, Granadako sekularren taldean.

 

Egun taldea 4 kidek osatua da, horietako bat bereizpen unean dela. Bilboko S. Rafael parrokian astean behin biltzen gara. Otoitza eta prestakuntza taldea osatzen dugu, prestaketarako Klaretar Sekularren “comunidad de contrastes” liburua erabiliz. Eguneroko otoitza norberari dagokio egitea, eta astean behin elkarteari taldekide bakoitzak prestatua. Hiruhilabeteko egutegia prestatzen da eta bertan banatzen zein egunetan erabili prestakuntza gaiak, parrokikoak, mugimenduaren berriak eta elkarte otoitza. Taldekideak norbere gisara gaude Pastoral Eragileen Eraketan (PEE) atxikiak, Haur Katekesian, Liturgian ala Karitasen pastoral lana eginez. Eukaristietan ohiko partehartzea dugu, hilean behin bat prestatuz. Pastoral ekintzak taldean berrikusi eta sendotzen ditugu.

 

Talde gisa Procladeren nekazal hezitzaileen egitasmoa babesten da, erantzuna eta laguntzeko prestutasuna ona dela, egitasmo hori aurrera gogoz eramanez.

 

Nahiz eta gutxi izan, nahiz eta belaunaldi zein ikuspuntu desberdineko izan, aurrera goaz asmoz eta gogoz, taldekide berri izango denaren itxaropenez.

 

PEE kontutan hartuz, gure ospakizunak bizkortu nahi genituzke beste Klaretar Sekularrak gonbidatuz eta Eukaristia biziagoak lortuz. Baita auzoan gure kristau presentzia areagotu, Eliza hurbileko egiten saiatuz, eta gai sozialetaz zein auzokideen arazoetaz arduratuz.


 

Bereshit



Inprimatu  Bidali posta elektroniko bidez 


Castellano 
Euskara 
Nortzuk gara
Ongietorria
Claret Aita
Mariaren Bihotz Garbia
Gure historia
Non gaude?
Klaretar agirien liburutegia
Gobernu taldea
Klaretar Sendia
Claret Gaur
Aita Claret-en eragin espirituala Euskal Herrian
Hezikuntza
Heziketa iraunkorra
Heziketa taldea
Hezikuntzarako materialak
Proclade Yanapay
Nortzuk gara?
Helburuak
Balioak
Erakundea
Proclade Yanapai animazio taldea
Espiritualitatea
Igandeko Meza
Liturgia materialak
Claret Aitaren jaiotzaren bigarren mendeurrena
 Hasiera  Kontaktu   Orria gomendatu  Hasierako orri gisa jarri 
Copyright © 2005 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz v 3.1