CES/SC KLARETAR SEKULARREN ELKARTEA
2007eko Urtarrila
1. ELKARTEAREN HISTORIA
CES Elkartea Klaretar Sekular Mugimenduan kokatzen da: 1982 urte inguruan sortu zen Areetako Mertzedeak parroki giroan. Gazteen heziketarako (“Sendotza”) begirale taldekoek noizbehinka biltzeko beharra zuten, prestakuntzarako eta bizipenak elkar artean jartzeko. Gerora, taldeak bere garapen-bidean beste partaide gazte hartu ditu, sinesmen heziketako lehenengo taldean hasi eta ibilera osoa egindakoak. Bizi eta partekatutako sinesmenak Elkarte bezala biltzeko beharra eskatzen zuen. Gogoeta egin eta aukera desberdinak arakatu ondoren 1988ko udan Klaretar Sekular Mugimenduan txertatzea erabaki zen.
Askartza Claret ikastetxeko gazte pastoraltzaren emaitza zen, eta hausnarketa aldi luze ostean 1993eko Pentekoste ospakizunean CES (Comunidades Evangelio y Solidaridad) mugimendua sortu zen, klaretar karismari sakonki atxikia.
Hiru urtez hurbiltze, sakontze, eta otoitz giroa ondoren argitu zen (CES eta SC) bi elkarteen gogo-oinarriak klaretar karisma berberean finkatuak zeudela. Harrezkero, nahiz eta bakoitzak bizi-aro desberdinetara begiratu (gaztei CES-ek, helduei SC-ak), Areetako Klaretar Sekularren Elkartean gazte elkarteak helduenean txertatu ziren. Argitze aldi honetan elkarteak klaretar sekularren gogo-oinarria bere egin zuen. Ordudanik denok izen berdina dugu: Comunidades Evangelio y Solidaridad (CES-SC).
2. ELKARTEAREN DESKRIBAPENA
Evangelio y Solidaridad (CES/SC) elkarteak orain 30 partaide sekular ditu, hiru taldetan banatu eta bizi-baldintza desberdinekoak: ezkongabe eta ezkonduak, adin desberdineko seme-alabek dituztela. Lanbide mailan batez ere hezkuntzan, osasun eta zerbitzu sozialen arloan, eta gutxi batzuk enpresa munduan dira. Adinari dagokionez, 25 urte eta 40ra artekoak, gehiengoa 30 urte ingurukoak.
Elkarte honen karisma funtsean klaretar izaeran datza, ez soilik Klaretar Sekular Mugimenduan gaudelako baizik ere sinesmen-bidea klaretar erlijiosoen laguntzarekin egin dugulako, beraiek bidaide izanik.
Karisma honek elkarte ebanjelizatzaile eta elkartasunekoa izatera garamatza, hau da: Jesusen jarraitzaile izanda bere mezua eta erreinua gizartean aldarrikatzera. Izaera atal bakoitza beste biei lotua dago, ez baitago benetako elkartasunik aldarrikapen ebanjelizatzaile asmorik gabe; ezta aldarrikatze eta elkartasunik gabeko elkarterik.
3. ELKARTEAREN ERAKETA
Goian esan bezala, 30 partaideak hiru bizi-taldetan banatuak daude. Elkarte bilerak asterokoak dira eta mota desberdinekoak: egungo gizarteaz prestakuntza edo biblia eta erlijiozkoak; baita biziera berrikusi eta otoitzezkoak.
Bilera guztietako hasierako otoitzaz gain, hilabete batzuetako azken ostiralean eukaristia ospatzen da Askartza Claret ikastetxeko Klaretar Misiolari eta Preces elkarteekin. Hiruhilabetean behin, liturgia aldi berezietan, gogoeta-eguna izaten da ikastetxeko erlijiosoekin batera.
Egunerokoa malgutasunez daramagu. Ekintza eta bileraz gain, bizitzako kezka, pozak eta batez ere erabakitzekoak elkar artean partekatzen saiatzen gara.
Urtean zehar bi edo hiru elkarraldi izaten dira: udan, non denok bildu eta hurrengo urterako CES Mugimenduaren lan-ariak finkatzen dira, beste bi alditan talde txikietan norbere asmo eta antzeko gaiak elkar jartzen dira.
Elkartearen beste ezaugarria ondasun batzuen partekatzea da. Amankomuneko diru-multzoa hilero biltzen da diru kopuru bat jarriz, hirugarren eta laugarren mundurako elkartasuneko egitasmo batzuk laguntzeko, edota Elkartearen, SC mugimendua ala Sortarazi-ren erabilpen gastuei aurre egiteko.
4. ESPIRITUALTASUNA
Gure espiritualtasunak ezaugarri hauek ditu:
- Elkartasuna; baztertuen ahotsa eta deiadarra sentitu, jaso eta Jainko Aitari aurkeztu, aldi berean beraien aldeko Jainko Aitaren erantzuna gertu izanez gauzatuz.
- Misiolaritza; Jainko Aitarekin dugun harremanak biziera sekularrean Berri Ona bizi eta aldarrikatzera garamatza.
- Senidetasuna; senide erako elkartea denez, Jainko Aita berdinaren seme-alaben harreman sakona dugu, bizitza eta misioa partekatuz.
Sorburu nagusienak otoitza eta gogoeta dira, norbanako mailan zein elkarte esparruan, baita Jainkoaren Hitza, otoitz liburuak, Klaretar Sekularren gogo-oinarrien Hausnarketa, prestakuntza gaiak, eta beste.
Gure espiritualtasunaren sorburu artean ere sakramentuak daude, bereziki igandero Askartza Claret ikastetxean Elkarteak ospatutako Eukaristía.
5. ELKARTEAREN MISIOLARI JARRERA
Klaretar Sekularren karisma nagusia Hitzaren Aldarrikapena eta "giza errealitatearen aldarazte ahalegina" da. Hortik darigu norbanako eta talde atxikimendua, izaera sekular nabarmena, sekularrei dagozkien ekiteko guztiak gure eginez (bereziki lanbidean eta familian), errealitatea sinesmen ikuspuntutik hartuz. Norberaren bizitza ibilbideak kristau jarrera bizia egunerokoan gauzatzea eskatzen digu, hau da, familia eta lanbidezko betekizunei lotzea.
Elkartasun eta misiolari senak 1996 urtean SORTARAZI, Giza Garapenerako Klaretar Elkartea, eraikitzera eraman ginduen: irabazpen asmorik erakunde hau klaretar sekularrek sortu genuen, misiolari klaretarrek babestu eta sustatua, bazterketa sozialeko arriskuan ala egoeran diren gizon-emakumeen garapen bateratua sustatu eta bultzatzeko. Beraz, helburu nagusia baztertuen eta baztertze arriskuan direnen duintasuna eta ahalmena sustatzea da, euren gaitasun pertsonal eta sozialak garatuz, baita baztertze egoeraz jabetu eta salaketa sustatuz.
GURE EGINAK DITUGUN LAN ESPARRUAK:
· Haur eta gazte baztertuak (Txikitan, Kalegintza): lehenetsiak ditugun hauen aldeko zenbait egitasmo. Leheneste honek auzo batzuetan egon eta ekitera eraman gaitu (San Frantzisko eta Lamiako) non bazterketa eta pobrezia nabarmeneko diren.
· Bazterketa sozialean direnen berreskurapen soziala eta lanbidekoa (Cae Lamiako, Itzala).
· Inmigranteak, Klaretar Misiolariekin ekintza bateratuan (CSF).
· Hirugarren Mundua, nahiko genuke soilik hemen gauzatzen ditugun ekimenak baino gehiago egitea. Egin, diru-bilketak, tailerrak, sentsibilizazio kanpainak, salaketa, prestakuntza… egiten dira, baina elkarteak hara bertaratzea nahiko luke.
· Bakea eta Justizia: gazteen heziketan balio hauek zinez zaintzeko hautua.
· Ebanjelizatze hautua: Askartza Claret ikastetxe pastoraltzan, gazteentzako katekesia, sinesmen ibilbidera deitu eta bidaide izanez Elizan murgildu arte.
· Bizkaiko Elizbarrutian parte hartzea: Eliz Elkarteen Mahaia eta Kontseiluan, Elizbarrutiko Gazte Kontseiluan, EDE.
Nabarmengarri da elkarteko partaideen erdia aipatutako lan esparrutan dihardugula lanbide profesional bezala, klaretar izaerako erakundeetan, elizbarrutikoan ala beste karismetakoan, edo irabazpen gabeko erakundeetan.