Klaretar
   TOKIA: Euskara
Berriak
Berriak
Agenda
Argazkiak
Estekak
Pastoraltza
GBP: Gazte bokazio pastoraltza
Parrokiak
Sortarazi
Kurkudi
Kristau Hezikuntza
Klaretar Ikastetxeen Idearioa
Gure Ikastetxeak
Ikastetxeetako irakasleen prestaketa
Irakasle berrien prestaketa
Klaretar anaidiei informazioa
Ipar Potosiko Misioa
Kokapena
Historia
Proiektuak
Ekintzak
Misio enklabeak

  icono titulo  KLARETAR SENDIAREN 2007 TOPAKETA

Topaketaren irudiak hemen aurki ditzakezu

 

Azken urtetan ohiko egin denez, A. Claret-en jai inguruko larunbata bat aukeratu zen Klaretar Sendiaren Topaketa zabala gauzatzeko: Euskal Herriko Klaretarrak, pastoral guneetan klaretarrekin diharduten laikoak eta Klaretar Sekularren mugimenduko partaideak. Oraingoan, Urriaren 20ean izan da, Donostiako Klaretarren egoitzan. 50tik gorako partaidetza jaso zen.

 

Goizeko 11etarako zen hitzordua. Kanpotik zetozenak zertxobait berandu heldu zirela, ordu erdi geroago hasi zen ekitaldia Mariaren Bihotza Ikastolako areto nagusian. Hasierako otoitzean Isaias profeta eta A. Claret-en pasarte esanguratsuak irakurri ziren, tartean Bihotz batez eta Maria gure oihuak abestuz.

 

Ondoren Jose Antonio Pagola, Donostia Elizbarrutiko apaiz eta kristologia irakaslearen hitzaldia: Jesus, Jainkoaren Erreinuko profeta. Duela gutxi argitaratua du Jesusi buruzko liburu arrakastatsua. Hitzaldian zehar Jesus profeta gisa izan zen aurkeztua. Israelgo historian zehar profeten korrontetik sortutakoa.

 

Israel herriaren emaitza onena profetismoa suertatu zen. Bere ekarpenak guganaino heltzen dira, profetismo hutsunean aurkitzen garen garaiotan. Profetak argi ikusten du besteek oraingoz ikusten ez dutena. Beraien maisutasuna Jainkoaz duten esperientziatik darie.

 

Jesusen kritika profetikoak itxaropena sortzeko helburua du. Gaur egun bezala, bere garaian bazirudien egoera latzetan Jainkoa mutu geratu zela; zerua itxirik zirudiela. Profetarik gabe, gainera.Jesusen aldarrikapen profetikoa kritikoa da eta bi eskakizun azaltzen ditu:

  • Jainkoarekiko grina bizia
  • Gizakiekiko begirune eta errukia

 

Dionaz eta duen jarreraz, jendeak profetatzat hartzen du Jesusen esku-hartzea. Berak ere izaera profetikoa duela onartzen du. Hala ere, profeta berria bezain berriztatzailea. Su-garra dakar:

  • Jainkoarekiko atxikimendua erabatekoa izan behar duelako
  • Besteenganako bihotz errukitasuna ondorio guztietara eraman behar delako

 

Erlijioak moteldu egiten direnean sortzen dira profetak. Jesusek erabat minduta sentitzen zuen bere herriko tradizio erlijiosoaren hustuketa: Jerusalengo Tenplua begi aurrean duela, negar etsiari ematen dio. Ezin du onartu erlijioaren desbideratzea. Aldiz, erlijioaren benekotasuna bere egin nahian, itxaropen berri bat sustatzen du. Gaur ere horrelako zerbait behar da. Kristau erlijio eta Elizak Jesusengana itzuli behar du berriro, eta bere profetismotik kemen berria hartu.

 

Jesusen Jainkoaren Erregetza bilatzera oihukatzen du. Hori da bere mezuaren mamia. Jainkoaren nahi gizakien biziera ona da. Eta horri ekin behar dio bete-betean kristautasuna, horretan baitago Jainkoaren nahia eta irrika: gizakiak ongi izatea, guztiok eta norbanako bakoitzaren onbidea da Jainkoaren asmoa.

 

Hitzaldia sakona eta argia izan zen, gaiaren larria agerian geratu zelarik. Ondoren, Mariaren Bihotzeko parrokian meza izan zen eguerdiko ordu batean. Aldareko apaizen artean Pagola bera zegoen, eta Xabier Larrañagak apaiz-buru egin zuen.

 

Ordu biak pasa eta gero bazkariarekin eman zitzaion amaiera jardunaldiari.


 

Inprimatu  Bidali posta elektroniko bidez 


Castellano 
Euskara 
Nortzuk gara
Ongietorria
Claret Aita
Mariaren Bihotz Garbia
Gure historia
Non gaude?
Klaretar agirien liburutegia
Gobernu taldea
Klaretar Sendia
Claret Gaur
Aita Claret-en eragin espirituala Euskal Herrian
Hezikuntza
Heziketa iraunkorra
Heziketa taldea
Hezikuntzarako materialak
Proclade Yanapay
Nortzuk gara?
Helburuak
Balioak
Erakundea
Proclade Yanapai animazio taldea
Espiritualitatea
Igandeko Meza
Liturgia materialak
Claret Aitaren jaiotzaren bigarren mendeurrena
 Hasiera  Kontaktu   Orria gomendatu  Hasierako orri gisa jarri 
Copyright © 2005 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz v 3.1