| 
 | 
     
    
   
    
			 
	
		
								
		
 	
 		
 	
 			   
 			
 		
 					 BALIOAK
 				
 		 |  		
  
 
	 | 
  
 
	 | 
  
 
		
 
								
		 | 
	 
 
	
		
			
													
				
					
					    
						
- 
Gizabanakoen aldeko errespetua. Pertsona zein erakundeen arteko harremanak elkarrekiko begirune eta errespetuan oinarrituak bideratu nahi ditugu, pertsona zein talde ala herri bakoitzaren bereizgarriak antzeman eta misioaren alde jartzea.  
- 
Misio partekatua. PROCLADE YANAPAY-ko partaide bakoitzak beretik zerbait jarri behar du aukeratutako helburuak lortzeko. Horrenbestez, garrantzizkoa da partekatze guneak lantzea, helburuak eskuratzeko ezaupideak jakinaraziz.  
- 
Izaeren berdintasuna. Gizon eta emakumeen arteko desberdintasunen aurrean, batez ere Hegoaldean, gizon-emakumeen partaidetza bidezko garapen jasangarria sustatu nahi da.  
- 
Errealitateari atxikiak. Geure sendotasun eta ahultasunetaz jabeturik ahal duguna eskaini nahi dugu, dena gure kasa egitea ezinekoa delarik besteen partaidetzari bide emanez.  
- 
Hobekuntza iraunkorreko jarrera. Gure ekimenak beharrezko ditu etengabeko hausnarketa, ebaluaketa eta prestaketa, aukeratutako helburuak duintasunez eta erantzukizunez burutzeko.   
- 
Besteekin lankidetza. Gure asmoen bide berak dituzten taldeekin hausnarketa zein lankidetzazko harremanak landu nahi dira.    
  
						 
						 
					 | 
					
						
						
					 | 
				 
			 
		 | 
	 
 
	
	
	
	
	
 
  
			
   
                            
   | 
  
      
 
    |