KURIA ANAIDIA


Comunidad Curia         

1889go martxoan jaio zen. Harrezkero "Kuria-Anaidiak" funtsezko misiogintza  bete beharko du. Bere egitekoa Probintzia eta Kongregazioko anaikideen babesleku izatea da. Dituzten lanei begiratzen die Kuria Probintzialak, parroki pastoraltzak, erlijiosoekiko arretak eta anaidiaren ardurak eskatzen diotenei. Gaurkoz osatzen duten lagunak zazpi dituzu.


Joandako urteetan zehar egindako artean ez da bakarrik izan Jaunaren Hitzaren ministerioa. Bizikera zail-berezikoa den San Frantzisko auzoan heziketa lanari gogotik ekin diote jakinik ondo-ondo zetorkiela bertako bizi-lagunei kristau bizitza zuzentzeko orduan.


1897an "Andra Maria Bihotzaren" eskola-ikastetxeari ateak ireki zizkioten. Eta horrela jarraitu zuen ahalik eta 1956go urtean Erdi Mailako Heziketa bihurtu arte.


Geroago, 1975an, Leioa (Bizkai) herrialdera aldatu zen, eraikuntza berri eta dotorean kokatuz.


1996an Bilboko Elizbarrutiak eskainitako parroki lana onartu zuten, zegoen pastoraltza beharra aurrean zutela erakutsiz. Jaunaren Hitza aldarrikatzea, hezkuntza eta parroki pastoraltza, izan dira eta dira Bilboko Kuriak ekinbide baliogarritzat bereganatu dituen ebanjelizatze arloak.