MARIAREN BIHOTZA ANAIDIA


Mariaren Bihotza         

Egungo Mariaren Bihotza Ikastola denboran zeharreko historia eta garai berrietara moldatzearen emaitza da. Nahiz eta “Mariaren Bihotza” ikastetxea 1927ko urriaren 3an zabaldua izan, Klaretar Misiolariek irakaskuntzan Donostian lehentxeago hasiak ziren. 1920 urtean Klaretar talde bat Alde Zaharreko Zubigain edo Campanario kalean kokatu zen irakaskuntza lanetarako, bereziki zuzendaritza, Koruko Andre Mariaren Euskal Eskoletan, “Patronatua” ere deitua zena.


 


1926 urtean Klaretar Misiolariek Uliapean lur saila erosi eta Gros auzoan euren Egoitza – Ikastetxea – Santutegia eraiki zuten.


 


1928 urtean, “Mariaren Bihotza” Santutegi berria eraikitzen hasi zen, Egoitza eta Ikastetxearen aldamenean.


 


1945 urtean Mariaren Bihotza Gaztediak ekimen bikainak eskaini zieten gazteei: kristau heziketa, Euskal Dantzak, antzerkia, kirolak, aisialdi gunea. 1961 urtean Mariaren Bihotza Santutegiak parrokia maila hartu zuen. 1962 urtean Haur Abesbatza sortu zen. 1970 urtean parrokiaren itzalpean Mariaren Bihotza Ikastola hasi zen. 1974 urtean ikasleria neska-mutilezkoa izatera igaro zen.


 


Gaur egun klaretar elkartea zortzi partaidek osatzen dute. Ebanjelizatze ekina batez ere Mariaren Bihotza Ikastola eta Parrokian biltzen da, irakaskuntza zein pastoral jardueretan, baita Groseko Pastoral Elkarketako parroki zereginetan. Zehazki, S. Pio X. eta S. Inazio parrokietan. Anaidiko batzuk ere elizbarrutiko beste lan ardurak dituzte. Patxi Mugertza da espetxe pastoraltzarako elizbarrutiko arduraduna. Josu Zabaleta Donostiako Onkologikoan kapilau lana betetzen du eta Josu Jimenez Erkiako Haur eta Gazte Pastoraltzako koordinatzailea da.



 

Gaur egungo elkartea