GASTEIZEKO ANAIDIA


Gasteizko Elkartea         

Klaretarrak Gasteizen 1972 urtean lekutu ziren. Lehenengo egoitza Gasteizko Salesa komentuan alokatutako etxalde bat izan zen. Hastapen zailak. Hezitzailearekin batera taldean 12 teologia ikasle gazte ziren, Seminarioko ikasketa eta beste prestakuntza ekinetara emanak.


Urtea igaro ondoren, Salesa komentua utzi eta txaleta bat alokairuan hartu zen Elvira Zulueta kalean, Euskal Herriko lehenengo Nobiziadun etxea zabalduz.


 


Bost urte geroago, 1979an, beste txaletera aldatu eta beste hau erosi egin zen: Fray Francisco 13. enea. Orain Klaretarren egoitza bezala dihardu.


 


Nobiziadun etxean urtez urte gazte talde desberdinak probatu zuten gure bizimodua. 1996 urtean Nobiziorik ez eta, etxea “Ecem” taldearentzat geratu zen herrietako misio eta beste ekimen pastoralak bideratzeko. Bi urte ondoren, etxeari beste ekitekoa eman zitzaion. Hiru urtetan klaretar batek bikario lanak bete zituen Jesukristo Berpiztua parrokia berrian.


 


1998 urtean Erkian izendatze berriak izanik Egoitza hau parrokietan lanean ziren klaretarren bizileku geratu zen. Urte hori ezkero Abetxuko Parrokian 5 urte egon eta utzi ondoren Ariznabarrako S. Paulo Apostolu parrokiko ardura hartu zen. Horrez gain, urte batzuk lehenago eskainiak izan ziren herrixka batzuetako parrokiak zaintzen jarraitu  zen: Aretxabaleta, Gardelegi eta Gaztelu.


 


Herrixka horietako parrokiak zaindu ondoren, Gotzaindegiak gure zerbitzua beste parroki batzuetara aldatzea eskatu zuen: Elorriaga, Arkaute eta Matauko. Gainera, beste zerbitzu pastoralak betetzen dira: Ikastetxe eta Erlijioso Elkarteei, eta halaber noizbehinkako laguntza pastoralak.


 


Orain egoitzan 4 klaretar bizi dira. Gainera, Proclade Arabako egoitza da, non Bolibiako Klaretar Misioaren aldeko laguntza egitasmoak prestatzen dira, eta halaber beste lurraldeetakoak, Araba aldeko solidaritzazko arreta misiolaria sustatuz.



 

Gasteizko gaur egungo elkartea