FORMAZIO-ETXEA

1976-1977 ikasturteaz gero, Bilboko etxean kokatu izan da formazio-elkartea (edo teologoen etxea). 1987-1988 ikasturtean Askartza-Claret ikastetxera aldatu zen (Bilbon lekurik ez baitzegoen), bertan bost urtez geratu zelarik (87-88tik 91-92ra arte). Urte horietan, Bilboko etxeko laugarren solairuan Parrokiko elkarte eta lan-taldea bizi izan zen. 1992-1993 iksaturtean formazio-elkartea Bilbora itzuli zen, eta Parrokiako elkarte eta anaidia Maurizio Zabala kaleko etxebizitza batera joan zen. 2004-2005 ikasturteaz gero, parrokiako taldeak eta teologoen etxeak elkarte bakarra osatzen dute. Denboraldi honetan, formazio-elkarteak bost  hezitzaile izan ditu: Jesús Ros, Fernando de Villa, Mikel Burgos, Ramón Najarro eta Xabier Larrañaga. 30 urte hauetan 54 lagun hezi izan dira. Horietatik 25 egin dute aurrera.