ARIZNABARRAKO PABLO DEUNA PARROKIA. GASTEIZ


Parrokiako Sarrera atea         

San Paulo parrokia 60ko hamarkadan sortua da, Ariznabarra Auzoa orduan Gasteizko kanpoaldeko eremua zela. Etxeak merke antzera egin ziren, 4 solairuetako eraikuntzak, igogailurik gabe eta osagai arruntez eraikitakoak. Auzoa batez ere landa eta barrutietaz inguraturik zegoen.


Lan bila etorritako beste probintzietako etorkin ugari zetorren urte haietan.


Parrokiako eraikina auzoaren erakoa da, osagai arruntaz jasoa. Eliza-barne bakarra du, luzera handikoa eta estetika apalekoa. Garai hartan Elizbarrutiak bere asmoak itxura modernoko Aingeruak eta Koroatze parrokietan jarriak zituen, hauek Gasteizko erdialdean kokatuko baitziren.


Ariznabarra auzoko bizitza urte askotan kementsua izan zen eta parrokia urte horietako bizitasunean parte hartzen zuen. 1992 urtean oraindik garai onak bizi zituen eta lekua handitzeko gelak egokitu egin ziren. Eraikin berri batetan jarri ziren parrokiko bulego eta bilera gelak.


Lasterrera, 5 urteko epean, auzoak beherakada eta hazi-ezina izan zuen. 1500 biztanletik 8.500rako gorakada egina zuen. Egun auzoa ez da gehiago hazten ari, eta hazkundea erdi amaitutzat ematen da. Parrokia ere gelditze giro hau bereganatzen ari da eta diren eskakizun eta beharrei ahalik eta hobekien erantzuten saiatzen da.


Auzora Klaretarren etorrera 1998 urtean izan zen, Abetxuko-ko San Jose parrokia utzi ostean. Klaretarren bizilekua Fray Francisco pasealekuko 13enean dago, parrokiatik 8 minutura.


 



 

Parrokiako barrukaldea