AGURAINGO ELKARTEA


Aguraingo Etxea         

1918ko azaroaren 21ean Aita Julian Munarriz, Gaztelako erkiburua, eta Aita Lorenzo Alabert Agurainera (Salvatierra) heldu ziren. Ezarkuntza berria antzinako irina lantegian eta aurretik herriko irin-errota izandako tokian kokatu zen. Aita Lorenzo Alabert-i eman zitzaion anaidiaren nagusi izateko betekizuna. Aita Martin Alsina eta Aita Munarriz herrira heldu ziren (lehenengoa nagusi orokorra; erkiburu bigarrena), eta Josefa Bustamante anderearen etxean alokatu ziren, kale Nagusiko 23. zenbaki etxean, bertan zegoen otoitz-lekuan meza ospatuz. Irina lantegiko eta alboko orubearen jabe ziren Domingo Azkarraga jaunarekin eta Angeles Bustamante anderearekin salerosketari buruz mintzatu ziren, klaretar Lekaidian zin egindako ikasleentzat ikastegi bat sortu ahal izateko, aldez aurretik Leopoldo Eijo Garai elizbarrutiko gotzainaren baimena eskuratua zutela. Baimena 1918ko urriaren 7an lortu zen, inguruko apaizek eskatutako baldintza baten pean, hau da, jendearekiko otoitz-lekurik ez erabiltzea. Hitzarmena azaroaren 21ean notari aurrean osatu zen.


Egokitze lanen ardura Aita Alabert eta Anai Laguntzaile ziren Pedro Rubio, Angel Soraya, Martin Azpiroz eta Manuel Lopez-en esku geratu zen. Bi urte geroago, konponketa nagusiak amaiturik zeuden eta harrezkero 1920ko abuztua arte Segovian zegoen Gaztela eta Betica erkidegoetako nobiziotegia Agurainera aldatu zen, eta hara heldu lehen nobizioak. 1920ko abuztuaren 14ean Aita Martin Alsinak 34 nobizioei sotana eman zien, beraien artean hauek zirela: Atutxa Migel, Etxarri Babil, Ellakuria Joan Luis, Gomez de Segura Jose Maria Justiniano, Gordaliza Paulo Buenaventura, Iruarrizaga Kreszentzio, Olabarrieta Rufo, eta abar.... guztiak gerora amerikar lurraldetan misiolari iaio izango zirenak. Aurrerantzean antzinako irina lantegia gero jendeak deituriko "apaiztegi" bihurtu zen.


“Apaiz jantzietarako lantegia” ere izatea suertatu zitzaion, 1935 eta 1958 arteko urteetan “Erkiko Jostundegia” ere izan zelako.


1965ean nobiziotegi izateari utzi zion, Seminario Arrunta izateko. 1973 urteko udaberrian eraikin zaharrari atxikitako pabiloi berriaren eraikitze lanak hasten dira, non ea 120 apaizgai kopururako jantoki berria eta ikasgelak egokitu ziren. 1978 urtean Euskal Herria Erkiako Seminario Arrunta izateari utzi zion. 1982. urtetik 1992. urtera Aguraingo ikastolak alokairuan erabili zuen. 1992 urteko Abenduan –Ezarkuntzaren 75 urtemuga zela eta- Seminario Arruntarako eraikitako “Pabiloi Berrian” egokitze lan nabarmenak hasi ziren, anaidiaren bizitoki bilakatuz. Egun, klaretar anaidiaren egoitza izateaz gain “Elkartegia” ere bada, bertan gazte topaketak zein Erkiako klaretarren bilkurak ospatzeko. Gainera hor da “Erkiako Liburutegia”.


1968 eta 1971 urteak artean anaidiko partaide batek Zuatzu eta Herediako herrixketan pastoraltza lanei ekiten dio. 1972 eta 1992 urteak artean anaidiko batzuk Zuatzu, Heredia, Gebara, Dallo, Audikana eta Eturako parrokoak dira. Egun, klaretar anaidi honen ekiteko nagusia Gotzaindegiarekiko lankidetzan datza, elizbarrutiko hiru apaizekin Agurain eta Araia inguruko herrietako pastoral taldea osatuz, bertako parrokietan eta inguruko 35 herrixketako elizetako lanetan arituz.



 

Elkartea



Klaustroa



Klaustroa



Etxea



Elkarbizitza etxea