EDUARDO MADRAZO IKASLEAREN BETIKO ZINITZA

Orain dela egun batzu izan genuen Famili Klaretarraren eguna, San Antonio Maria Claret ospatuz, Askartza-Claret Ikastetxean. Badira urteak topaketa hori egiten dugula: familiaren sena sakondu nahian, Euskal Herriko klaretarrok (seglarrak... erlijiosoak... parrokietakoak... ikastetxetakoak...) bildu nahi izaten dugu urriaren azken egun horietan 24a ondoan.


Berezi izan zen eta oso, gainera, urte honetako topaketa. Gutxi izango balitz apaizgintza ospatu genuen, Fracisco eta Juan Martinena Ricardo Blazquez gotzaiaren eskutik. Euskal Herriko Familia Klaretarren barruan bi gazte hauek ospatu nahi izan zuten Elizaren aldeko zerbitzuaren sakramentua.


 Hortik egun gutxitara, Iruñean, beste ospakizun baten lekuko izan gara. Eduardo Madrazo Ikaslearen Betiko Zinitza Euskal Herriko Probintzian eta, honetan, gure Kongregazioan.


 Asisko San Frantziskoren Parrokian, hain zuzen, Marcelo Ensema aitaren presentziarekin. Egun hauetan Iksutaldi Kanonikoa egiten digu Marcelo Ensema aitak. Berarengan ikus dezakegu gure Kongregazioko unibertsaltasunaren ezaugarria.


 Euskal Herriko klaretarren presentzia nabaria izan da egun honetan ere. Eduardo Madrazo sartzen da gure Kongregazioko eta Probintziako Famili honetan. Klaretarren inguraturik, ospakizun guztiz berezia izan da gaurkoa.


 Normala denez aparteko gauzak pilatzen dira halako egun hauetan. Berezia izan da, Eduardo Madrazoren aitaren falta. Jeronimo gure artean izan ez dugun arren nabariak izan dira (eta izango dira hemendik aurrera) bere presentzia eta laguntza zerutik.


 Maria Dolores amak bai bizi izan dituela une hauek. Ez du galtzen semea, berarengan famili klaretarra osoa irabazten bait du. Berak ere parte hartuko du gure familiaren sena honetan. Ezer eza da galtzen, dena, beste modu batean, berreskuratzen duguehuneko ehuna eta guzti bizitza honetan ibilbidean goazen bitartean.


 Ospakizuna, bazkaria,..., gauzak txikiak diren arren, guztiek dute garrantzia egunaren orotasuna ondo atera dadin. Eskerrak eman behar dizkiogu Larraonako anaidiari bere lana, interesa,..., oso baliogarriak izan direlako gauza gutiak aurrera ateratzeko.