ELKARGO HEZITZAILEA ETA PEDAGOGIA

Euskal Herria Probintziako Kristau Heziketa Sailaren Topaketa

Agurain, 2006 Azaroak 11


 


     Bi ondorio geratu ziren Topaketaren emaitza garrantzitsuenak bezala: gure Ikastetxeetan Elkargo Hezitzailea sustatzen dituzten harremanak sendotu behar ditugula, Antolamendu bikaina lortu nahi izateaz gain; eta, pastoral arloa aspaldidanik nahiko landua dugunez, Pedagogia sendotzeko beharra, hau da, kalitatea, berrikuntza, ikasketa eta heziketarako metodologia.


     Azaroaren 11an, larunbata, Agurainen Probintziako hiru elkargo hezitzaileetako 46 partaide bildu ginen: klaretarrak, zuzendaritzakoak, koordinatzaileak, pastoralgileak... Kristau Heziketako Arduraduna den A. Mateo Larraurik deituak. Topaketa buru bezala A. Marcelo Engsema, Ikuskari Orokorra, eta A. Joseba Kamiruaga, Nagusi Probintziala izan ziren. Goizean Deustuko I.C.E.-ko den Jesus Marauri izan zen hizlari, nor era atseginean mintzo zen gure Kristau Ikastetxeetan heldu behar diegun erronketaz, batez ere hau: “elkargoa osatzea”, kristau eskolako muina delako, Antolamendua ala Programazioaren gainekoa. Klaretar Misiolariok gure Gogo-oinarrian[1] finkatu ditugun erronkak aipatu zituen. Gainera Gizarteak eskatzen digun berbera da: burutazioak egin eta pertsona izateko gauza diren ikasleak. Horrezaz gain, gure eskola bizia eta dinamiko aizan behar du, egunero aldatzen joaten gaitasunekoa.


     Bere hitzaldia entzun ondoren, talde lana egin zen. Jose Anjel Fernandezek denon artean gehien azpimarratu genituen erronkak aurkeztu zituen: ikasle pertsona gisa hezi, elkargoa osatu eta heziketarako metodologian gehiago ahalegindu.


     Arratsaldean Marcos Sarasolak, Horreum Fundaziokoa, iazko ikasturtean gure Ikastetxeei buruz egindako azterketa zehatzaren ondorio nagusiak aurkeztu zituen; denetariko erantzunak jaso ziren: klaretarrak, irakasleak, langileak, ikasleak eta gurasoak. Baieztatu zuen azterketan gure Ikastetxeei buruzko ondorio onak agertzen direla, baina gehiago landu behar direla arlo akademiko eta pedagogikoak, klaretar nortasunaren ezaugarriak jada landuak daudelako.


     Partaideek ahalegin handia jarri zuten, Topaketa larunbatean izateaz gain, goizeko 9etatik arratsaldeko 6retara iraun zuelako. Guztien iritzian Topaketa ongi prestatua zegoen, partehartzeak kalitatezkoak izan ziren eta jasotako ondorioak egokiak.


 


Topaketaren argazkiak hementxe aurkitu ditzakezu