PROCLADE YANAPAY-K ANTOLATUTAKO GOGARTE EGUNA

Azaroaren 25ean Bilboko Mariaren Bihotzaren Elizan elkar ikusi dugu “Proclade Yanapay” familia honetan parte hartu nahi dugunok. Orain arte bizi izan dugun ibilbide honetan hainbat gauza antolatu egin dugu elkarrekin. Guzti horien artean ildo bat ere gauzatu egin dugu. Gure bokazioa eta, hobeto esanda, bokazio klaretarra. Batetik edo bestetik, seglar edota erlijioso ikuspuntutik hau dudu iturburua eta abiapuntua: misioa. Hainbat eta hainbat kariska artean, gurea zertan datza? Misiogintzan. Hau da, beste batzuen artean, Proclade Yanapay familiaren bokazioa.


 


Hau jakinda ere, gauza bat egin dugu denon begien aurrean argi eta garbi izateko gure arteko lotura zer den erakutsi nahian. Gogarteguna. Misioa dela eta, gogartegun honetan bildu izan gara seglarrak eta erlijisoak, klaretar guztiak, gure bokazioa klaretarrean sakontzeko eta ospatzeko.


 


Gogartegunari hasiera eman diogu gaur arratsaldez, 17.45etan. Otoitza egin eta gero, hitzaldia izan dugu. Gurekin izan da Alberto Nuñez. Jesuitarra. Xabierko Frantzisko urteurrena ospatzen dugunez ontzat eman dugu bokazio misiolariaz gogoeta izatea bere ikuspuntutik. Bera bait dugu misiolaria eta gure herrikoa.


 


Jesuitarren eskutik uletu izan dugu zein-nolakoa izan izan misiolari honen sustraia. Ez zen ez abenturazalea. Jaungoikoak ukitua baizik. Gure artean esango genuke “ezaugutu zaitzadala eta ezagutarazi”. Bere grina izan zen Jaungoikoa eta Jaungoikoaren erreinua. Eta honek bultzatu egin zuen bizitza guztian zehar eta misiogintzan.


 


Isilunea izan dugu entzundakoa gure bihotzetan pasatu ahal izateko. Gauza ez da bakarrik entzutea edota gero eta gehiago jakitea baizit eta entzundakoak nola aldatzen duen gure bizitza. Eukaristian, 19.30etan, konpartitu izan ditugu entzundakoaren durundiak. Misiogintzan zetzan Jesukristoren bizitza. Berak ulertu bait zuen bere pertsona, hasiera eta amaiera, Aitaren deiari erantzun moduan. Berarengan ikusten dugu gure bizitza era honetan: gu ere bidaliak izan gara gure eguneroko bizitzetan. Eta horrela uler eta aurrera eraman dezakegu bizitza, bai seglarrek bai erlijiosoek.


 


Amaitzeko, mahai inguruan, elkar ikusteko astirik izan dugu. Gogartegun hau azkena ez dela espero dugu. Honetan hogei eta hamarren bat elkartu gara. Hurrengoetan gehiago ere izango garelakoan gaude. Hasiera onak beti ekar dezake jarraipen ona. Gaurkoak, ona izanda ere, ekarriko ditu besteak. Fedeak, bokazio klaretarrak, misioak,..., amankomunean ditugun gauza guztiek eta sakonek biltzen gaituzte ibilbide honetan.


 


Eskerrak eman behar zaie gogarteguna posible egin dutenei. Esther, Juan Martin,..., eta Parrokiatik, Teo eta Santi batez ere, lagundi digutenei. Gauza guztien atzean lan ugari dago. Gaurko saio honetan parte hartu duzuen guztioi... eskerrik asko.


 


Topaketa honen argazkiak estekan honetan aurki ditzakezu