GOGARTE EGUNA. ABENDUAK 2.

Gure Probintziako egutegiaren arabera, abenduaren 2an gogarte eguna izan dugu, Agurainen. Pasa diren hilebeteetan, urrian eta azaroan hain zuzen ere, bai pertsonek bai anadiek landu dugu “Fede biziaren aldeko pastoralgintza” gaiari buruzko materiala. Gogoeta hori egin eta gero izan dugu gogarte eguna gaur, nolabait egindako gogoetari amaiera eman nahian otoitz eginez. Honetara gonbidatua izan da Juan Carlos Martos, aita klaretarra, denok ezagutua. Berak prestatu zuen gai honi buruzko txostena eta bera izan da gaurko gogarte eguna aurrera eraman duena.


 


Hasiera eman diogu, otoitz eginez, goizeko 10.00etan. Hau amaitu ostean Juan Carlos Martosek hartu du hitza eta, otoitzaren giroan, “Fede biziaren aldeko pastoralgintza” zertan datzan azaldu digu. 11.30etan gogoeta pertsonala izan dugu eta 13.00etan eukaristia. 14.00etan izan dugu bazkaria eta topaketaren amaiera.


Besterik ez. Abendualdian egin dugu gogarte eguna. Egun bereziak dira hauek itxaropena gure begien aurrean agertzen zaigulako bizi bizian. Mariarekin bat eginik otoitza egiten dugu Jauna gugana etor dadin eta historia honen leku guztietan jaio. Jaunak, behin eta berriro, piz dezala guregan fedearen esperientzia.


 


Egun honen argazkiak ondoko estekan aurki ditzakezu.