IRAKASLE BERRIENTZAT PRESTAKETA IKASTAROA

Urtarrilaren 23an hasi zen Agurainen IRAKASLE BERRIENTZAT PRESTAKETA IKASTAROA deitu den ekitaldi berria.


 


Saioan bildu ziren:


 


Askartza-Claret ikastetxetik


 01.- Ziortza Alonso


 02.- Mari Luz Peña


 03.- Aitziber Berriozabal


 04.- Irune Padro


 05.- Itziar Contreras


 06.- Estibalitz Olarte


 


Larraona ikastetxetik


 07.- Jon Ozkoidi


 08.- Miren Basterretxea


 09.- Xabier Izurdiaga


 10.- Mª Carmen Gallastegi


 11.- Blanca Escobar


 12.- Josune Azkona


 


Saioaren Gidaria


             13.- Joseba Kamiruaga


 


Lehen eguneko lan-haria zera izan zen:


 


Lehen lan saioa. 10:15-11:30


 


            1.- Partaideen aurkezpena.


            2.- Otoitza.


            3.- Aguraingo ikastaroaren aurkezpena:


                     3.1.- Lehen azalpena.


                             “Misiorako prestaketa” Gogo-oinarritik abiatuta.


 


                      3.2.- Bigarren azalpena.


                              “Irakasle berrientzat prestaketa ikastaroa”.


 


Atsedena. 11:30-12:00


 


Bigarren lan saioa. 12:00-13:30


 


            1.- Aita Claret-en irudikapenak.


            2 Aita Claret-en benetako irudikapena.


            3.- Laburpen historikoa: Katalunia, Espainia eta Mundu zabala XIX mendean.


            4.- Aita Claret eta XIX mendea.


            5.- “Aita Claret, pobre eta ibiltari”. Partaideen lan koadernoa eta galdera sorta aurkeztea.


            6.- Klaretar Misioak.


            7.- Klaretar Sendia. “Klaretar sendiaren atal desberdinak”.


            8.- Euskal Herria Klaretar Probintziaren aurkezpena.


 


13:30-15:00 Otordua eta Atsedena.


 


Hirugarren lan saioa. 15:00-15:45.


 


            1.- Klaretar Kongregazioa


 


                        a.- Klaretarren Hautakizun Misiolariak.


 


            2.- Saioaren ebaluaketa.


 


Hotza eta elurtea hasia zenez, egunaren ordutegia moldatu egin zen (17:30ean amaitzea aurreikusia bazegoen lehenago eman zitzaion amaiera: 15:45ean amaitu zen). Beraz, bigarren saioa luzatu eta hirugarrena laburtu egin zen.


 


Ondoren partaide bakoitzari aldi pertsonala geratzen zaio gidariak gomendatutakoa irakurtzeko, eta bere gogoeta zein talde lanaren ardatz diren galdera-sorta lantzeko.


Galdera sortaren erantzunak otsailaren 26tik martxoaren 2rako astean bidali behar zaizkio gidariari. Talde lana, Larraonan zein Askartzan, 2007ko martxoaren 19tik 23a artean egingo da.


 


Denon asmoa da Euskal Herria Probintziako ikastetxeentzat abian jarri den ekitaldi berri honek helburu berezi hauek eskuratzen lagundu dezan:


 




  • Ikastetxe erlijiosoak, bereziki Klaretar Ikastetxeak, gizarte honetan duten ezaugarriak antzeman eta hausnartzea.


  • Aita Claret-en izaera karismatikoa eta Klaretar Misiolarien Misiogintza ezagutzea.


  • Klaretar Ikastetxeari dagokion helburu ebanjelizatzailea eta sinesmen heziketa ekina ezagutzea.


  • Hezitzaile/irakasle izaeran sakondu, klaretar izaerak eransten dizkion ezaugarriei erreparatuz.


  • Klaretar Ikastetxearen heziketa ildoa eta “jokabideak” ezagutzea.


  • Ikastetxeak bereko dituen agirietan misioa, izaera eta ikusmira nola azaltzen diren hausnartzea: Gogo-oinarrian, Heziketa eta Pastoral Egitasmoetan.

 


Ikastaro honetaz informazio gehiago lortu nahi ezkero “Acrobat” moldeko agiri batean begira daiteke, honako estekan: