JAIOTZE BIGARREN MENDEURRENERAKO OTOITZA

ANTONIO CLARET SANTUAREN


JAIOTZE BIGARREN MENDEURRENERAKO


OTOITZA


 


Aita gurea,


Zure Espirituaz


bete zenuen Antonio Claret Santua


zure Hitzaren entzule bizi


eta zerbitzari leial izateko.


Bere jaiotze bigarren ehun urtemugan


eskerrak ematen dizkizugu bere bizitza


eta misiogintzaren oparotasunagatik.


Susper ezazu Elizan ebanjelizatzaile ugari,


Kristoren goi-maitasunaz eztenkaturik,


Sugarretan jardun dezatela


eta bitarteko guztien bide


munduari zure maitasun garra eman diezaiotela.


Emaguzu, Jauna, zure laguntza


eta gure Ama Mariaren Bihotza bitartez,


aurrera egin dezagula sinesmenean, itxaropenean


Zure eta beste guztien alde ezbairik gabe ekinez


horrela egunen batean zure Erreinuan


denok batera bizi gaitezen.


Amen.