ALDAPAKO ANAIDIA

1883ko ekainetik bizi dira etxe honetan Klaretar Misiolariak, S. Fermin Aldapako elizaren alboan. Iruñara hiru lehenago heldu ziren. Misio Etxe gisa antolatu zen. Batez ere Nafarroan zehar sermolaritzan aritzen ziren, eta baita Elizako elizkizun eta aitortzetan, jende asko bertaratzen zelarik. 1977 urtean Euskal Herria Probintziako Klaretar Misiolarien zahar etxe bilakatu zen. Birgaitze sakon baten ondoren 13 gela ditu, gehi jantokia, kapera eta atsedenerako galeria. Elizan eguneroko elizkizuna dago jendearentzat, nahiz eta antzinako kopuruak beherakada egin.